XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burjes mundua bera ere, haien hastapenen arauez jarria, justizia eta arrazoiaren kontrakoa zen, eta hargatik, aurretiko feudalismoák eta beste sozial erakunde aitzindariek bezala, ezertarako ez diren traste zaharren artean zokoratzea merezi duke.

Egiazko arrazoiák eta egiazko justiziák mundua ordurarte mundua gobernatu ez badute, haugatixek izan da soilki, hots, behar den moduan inor sakondua ez zelako beraietan.

Ohi ez bezalako gizon harrigarri hori falta zen, orain, azkenean, gizateriaren aurrean argitu berri den egiarekin altxatzen dena.

Gizon hori orain, eta ez lehenago, agertzea, haien aburuz, ez da nahiz eta nahiezko gertakari bat, aurrerabide historikoaren kateamenduak bortxatua, baizik azar hutsak horrela nahi ukan duelako jazoera bat.

Bostehun urte lehenago ere ager zitekeen, horrela, gizateriari okerrez, burrukaz eta sufrimenduz beteriko bostehun urte kenduaz.

Ikusi dugu nola XVIII mendeko frantses filosofoek, iraultzari bidea zabaldu ziotenek, orduan zèn guztiaren juje eta epaile bezala, arrazoiari apelatzen zioten.

Arrazoizko Estatu bat, arrazoiari zegokion gizarte bat, eraiki nahi zen, eta betiereko arrazoiari kontraesaten zion guztia, aldiz, erruki gabe egotzi behar zen.

Eta ikusi dugu, halaber, betiereko arrazoi hori, funtsean, hauxe besterik ez zela, alegia, orduan burjes bihurtzen ari zèn estatu lau hartako gizonaren zentzu komun ideializatua.

Horregatik, frantses iraultzák arrazoizko gizarte hau eta Arrazoiaren Estatu hau egia bihurtu zituenean, instituzio berriok, zaharrak baino arrazoizkoagoak baziren ere, Arrazoi absolututik nahiko urrun gelditu ziren.

Arrazoiaren Estatua porrot eginik gelditua zen guztiz.